Zure datu pribatuak errespetatzen ditugu

Gordetzen ditugun datu bakarrak erabiltzailearen zenbakia, erabiltzaile izena eta profileko argazkia (nahi izanez gero) dira.

Kontaktu zerrendara sarbidea ematea beharrezkoa da zure lagunek aplikazioa instalatuta duten jakiteko. Baina datu hauek ez ditugu zerbitzarian gordetzen, zure mugikorrean baizik.

EGUNEAN BEHIN APLIKAZIOAK ez du cookierik edota antzeko daturik gordetzen eta berreskuratzeko beste gailurik erabiltzen.

Erabilpen baldintzak

EGUNEAN BEHIN APLIKAZIOAREN bidez egindako lehia eta porra pribatuetan (taldekoetan) ezin da diru-apostu antolaturik edo ohikorik egin. Lagun arteko tratu pribatuak bakarrik egin daitezke, eta tratu pribatu horietan hitzartutakoak ez du inolako derrigortasunik eta betekizunik eskatzen parte-hartzaileentzat edo taldea kudeatzen duenarentzat. CodeSyntax-ek ez du ardurarik hartzen erabilera okerren kasuan.